jueves, 13 de diciembre de 2012

Faseak

Urretxuko Udalak prozesu parte hartzaile bat abiaraziko du Irimo lantokiaren guneari zein erabilera eman daitekeen adosteko. Arau Subsidiarioetan zehaztu gabeko zonaldea da, eta aukera desberdinak planteazeko eta aztertzeko herritarren, eragileen eta enpresen parte hartzea izango duen proiektu bat abiaraziko da abenduaren 17an. Eraikin zaharrak bota eta zonalde industrial edo residentzial berriak sortzearen garaiak amaitu dira. Egungo egoera sozioekonomikoak erakutsi behar digula ondare industrialek, gure memoria industriala aintzat hartuta, bere baitan balorea dutela, eta are gehiago horiek edukiz janzten baldin badira. Urretxuk bere garapen esparrua zabaltzeko duen gune bakarrenetakoa da IRIMO. Horrez gain, herri hauetako beharrak bizitokia eta aktibazio ekonomikoaz gain badira kultur sorleku eta biziberritzeko proiektuetan ere inbertitzea. Aukera asko eskaintzen ditu Irimoko zonaldeak, eta aukera horiek ondo bideratzeko ezinbestekoa da Urretxuko herritarren iritzia entzutea. Prozesu honekin hori lortu nahi da: zonalde horri emango zaion erabilera zehazterako orduan herritarrak eurak agente aktibo eta parte hartzaile izatea. Prozesu honek, lehen fasean, 45 pertsonaren parte hartzea izango du.

1. faseko parte hartzaileak:

• Bertako jabeak
• Aktibo dauden 3 enpresa: EGUMENDI, USABIAGA eta ALKORTA y Cía,
• ARCELOR MITAL
• Alderdi politiko guztietako ordezkaritza bat
• Zumarragako Udala
• Arlo guztietako eragileak: eragile sozialak, kulturalak, ekonomikoak, politikoak…
• Garapen iraunkorreko filosofia txertatzeko eragileak: ekologia, energia efizientea, Ekofeminismoa, Nekazaritza….
• Auzokideak: Aparicio eta Pagoeta auzoetakoak
• UGLE eta UGGASA garapen agentzia, ekintzailetsun proiektuetan lotuta doazelako.
Fase hau abenduaren 17an eta 18an hasiko da (atxikitutako dokumentuan azaltzen da egun horietako egitaraua). Bestalde, EUROPAN izeneko lehiaketa suertatu zaigu parez- pare eta bertako antolatzaileekin izandako hartuemanek interes berezia piztu dute Europa mailako aditu desberdinen aldetik.

Hiru fasetan

Prozesuak hiru fase izango ditu. Lehen fasean elkarrizketak egingo dizkiete goran aipatutakoei. Bigarren fasean hitzaldi formatiboak egingo dira eta hirugarren fasean tailerrak. Ondoren, maiatzetik aurrera eta taldeak egonkortutakoan, herritar guztiei irekiko zaizkie parte hartzeko ateak.
Irimoren balio urbanistikoa
Hirigintza garaikideak erronka garrantzitsuak ditu. Alde batetik, gaur egun, hirigintza garapen planteamenduak “erdibideko egoeretan” jartzen ari dira martxan, etorkizuneko aukera urbano, ekonomiko eta sozialei “itzulezineko hipotekarik” ezarri gabe. Denboran moldakorrak izango diren Hiri Estrategiez hitz egiten da, aukera berriei irekiak. Garaiaren faktoreak eta aukeren faktoreak ezar ditzaketen aukerei eta konplexutasunei ateak ixten ez dizkieten estrategiak, modu horretan erabileren nahasketari eta gaur egun ezagutzen ditugun hiriak definitzen dituzten konplexutasun batuerari bide emanez. Bestalde, badago lurzoruaren gehiegizko “kontsumoagatiko” kezka bat ere, “zonifikazioan” oinarritutako hirigintza sortzen duena.
Hirigintzari eta lurraldeari buruzko biltzar eta topaketa gehienetan hiri konpaktuaren eta heterogeneoaren ideia defendatzen da, bera baita soluzio ekologikoena lurralde eta giza ikuspegitik. Irimok, Urretxuren ikuspuntu berri baten funtsezko elementu den aldetik, benetako parte hartze prozesu baterako marko egokiena eskaintzen du, gaur egungo baldintza guztiak aztertzeko eta mapeatzeko, eta inplikatutako pertsona eta eragile guztiek gerora begira izango duten ikuspuntu ezberdinetan lan egiten hasteko.
Bitartean, zein ekintza jar daitezke martxan Irimo Urretxuko zati aktibo eta heterogeneo izan dadin beharrezko hobekuntzak lortzen joateko?
Datorren abenduaren 18an emango diogu hasiera parte hartze prozesuari, iritzi guztiak aletzen joateko eta Irimoren etorkizun berri batera eramango gaituen trantsiziorako ikuspegi bateratu bat sortzen joateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario