domingo, 9 de noviembre de 2014

IRIMO FOROA_2 (Azaroa/Noviembre)


Irimo eraldatzeko erronkan aurrera goaz. Sarralden hemendik aurrera eskualdeko pertsona eta eragileek erabil dezaketen espazio bat egokitu da. Espazio hori ezagutzera eman nahi dizugu; eta bihartik aurrera eman diezaiokegun biziaz eskualdeko beste pertsona eta eragile desberdinekin lantzeko prestatu dugun jardunaldian parte hartzera ere gonbidatu nahi zaitugu. Ziur gaudelako harreman, lotura eta konexio berriak sortzeko ahalmena izango duen espazio bat izan daitekeela. Azaroak 22an elkartuko gara goizez Sarraldeko laborategian. Atxikitako dokumentuan aurkituko duzu eguneko programa.
Zure ideia eta proposamenak partekatzera etorriko zarelakoan, Besarkada bat.

Irimo Talde Motorra
irimoph@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario