miércoles, 8 de mayo de 2013

Irimoko parte hartze prozesuak 2. etapari ekingo dio



 otamotz.com 2013.05.08. 

Behin lan burokratikoa, momentuz amaituta, proiektua Donostiako Arkitektoen Elkargoan aurkeztuko dute bihar. Urretxuko Udala etorkizunean Irimo guneari zer erabilera eman aztertzen ari da. Horretarako, herritarrekin batera parte hartze prozesu bat ireki zuen urtarrilean. Prozesua martxan zegoela, Europan 12 lehiaketan parte hartzeko aukera ere suertatu zitzaion udalari. Lehiaketa honek denboraren eta espazioaren kontzeptua nahasteko gai diren hirigintza proiektuak aurrera eramatea du helburu. Orain, udaleko iturriek jakitera eman dutenez, amaitu da parte hartzearen 1. fasea, eta «prozesuarekin aurrera» doaz. Bertan garatu eta landutako material guztia jaso dute, eta azken hilabeteetan «instituzio ezberdinei aurkeztu» diete. Bestalde, Europan 12 lehiaketara aurkeztu beharreko txosten guztiak ere aurkeztu dituzte, eta udaletik jakinarazi dutenez, «Harrera ona izan dute piztu duten interesa dela medio». Lanean buru belarri Momentuz, lan burokratikoak «amaitu» dira. Baina, «parte hartze dinamikek eta komunikazio sareak etenik izan ez dezan» lanean jarraituko dute. Bihar, Irimori buruz landutako proiektua aurkeztuko dute Donostian, Arkitektoen Elkargoan. Etzi, Europan 12 lehiaketako ikuskatzaileak izango dira Urretxun. Amaitzeko, parte hartze prozesuak jarraituko du, hiru eremuren bueltan osatutako lan taldeetan banatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario