miércoles, 21 de noviembre de 2012


Azken urteotan Urretxuko arau berriak idatzi diren heinean, Irimoko guneak jaso ditu beharbada iritzi kontrajarri konplexuenak.
Jakin badakigu gaur egun bizi den egoera sozio-ekonomikoak guztion ikuspegia aldatzeko bidean jarri duela. Azken 30 urteotan hiriak garatzeko erabili diren hirigintza tresnek ez dute gaur egun eraginkortasun edota legitimazio handirik.

Sostengarritasunaren inguruan hitz jario ugari jasan dugu azken aldian. Hirigintzaz ari bagara, teknologiak eta ekologiaren merkadoteknia alde batera utziz, printzipio orokor batek sailka ditzake hiriaren jasangarritasuna: Moldakortasuna.

Moldakurtasunaz aritzen garenean aukera irekiak uzten dituen hirigintza bati buruz ari gara. Eremuetan hartzen diren erabakiak denboraren eta egoera ezberdinen kontinjentziak kontuan hartuko dituen estrategiak garatzea alegia.

Helburu hauek lortzeko ezinbestekoa da bertako egitura, memoria eta aukerak aztertzea. Eta are garrantzitsuago jendearen eta ajente ezberdinen partaidetza ikuspegi eta aukera ezberdin eta kontrajarri gehienak mapeatu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario